Bestetan, sukaldean lanean ala ostatuan?
Nahiago dut sukaldean ari.
Zein duzu janaririk gustokoena prestatzeko?
Arrainak eta postreak prestatzea gustatzen zait gehien.
Eta jateko?
Arrain gehienak ditut gustoko.
Zeren falta sumatzen duzu Igantziko bestetan?
Igantzikoak horrela ongi daude, baina Berrizaungoen falta sumatzen dut.
Herriko edo hirietako giroa duzu gustogoko?
Aukeran herrikoa nahiago dut.
Erosketak egin behar izanez gero, Iruñera ala Gipuzkoara?
Gehienetan Gipuzkoa aldera.
Filma baten izena?
Disneyen «Oihaneko liburua».
Astean, zein da zuretzat momentu edo egunik gustokoena?
Astelehen arratsaldea, ostatua itxita dagoelako.
Ostatuan musika paratzerakoan, zeinetaz ez zinateke inoiz aspertuko?
Musika mota gehienak gustatzen zaizkit, baina tarteka estiloa aldatuz.
Herrikoetxean bazina, zer egiten saiatuko zinateke?
Herrikoetxea lekuz aldatuko nuke, orain eskailera aunitz dagoelako.
Nora joanen zinateke urriaren 3an oporretan?
Eguraldi ederra dagoen edozein lekutara.