Alkoholiko Anonimoak erakundeak bilera eginen du larunbat arratsaldean Beran

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 24a

20:00etan izanen da hitzordua Jesusen Bihotza ikastetxean

Alkoholiko Anonimoak erakundeak irailaren 26an, larunbat arratsaldeko 20:00etan,  bilera eginen du Berako Jesusen Bihotza Ikastetxean.
Bilera hau urtero burutzen dute, eta bere jarduera, ekintza eta zerbitzuen berri emateko izaten da.
Erakundeak Nafarroan 74 urte daramazki lanean, Beran 21 eta Elizondon 3.
Informazio gehiago nahi izanez gero, 948 241 010 edo 609 478 341 zenbakietara deitzen ahal da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun