Dantzari Ttiki Eguna eginen da Beran irailaren 26an hamabosgarren aldiz

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 23a

Berako karrikak dantzariz beteko dira larunbatean. TTIPI TTAPA

Gure Txokoa Dantza Taldeak bloga ere sortu du


Gure Txokoa Dantza Taldeak antolatuta, Dantzari Ttiki Eguna eginen da irailaren 26an, larunbatean. Hamabosgarren edizioa izanen da aurtengoa, eta goiz goizetik hasiko dira ekitaldiak. 10:30ean taldeei harrera eginen zaia eta auzoetan banatuko dira.
11:00etan Kalejira hasiko da eta ibilbidean gosaria emanen zaie.
12.45ean Iamotenean elkartuko dira talde guztiak eta elkarrekin Altzatera abiatuko dira. Han, talde guztiek Agintariena dantzatuko dute eta herrikoek talde bakoitzari Agurra eskaini ondotik, jaialdia hasiko da.  Jaialdiaren ondotik, dantzari ttikiak herriko etxeetan bazkaltzeko banatuko dira.
Bazkalondoan, 17:00etan, haurrentzako jokoak izanen dira pilotalekuan eta 18:00etan denak etxera!

Hori dena eguraldiak laguntzan badu. Izan ere, euria eginen balu, harrera egin ondotik, Altzateko frontoira joanen dira haur guztiak eta han gosalduko dute eta 12.00etan frontoian bertan eginen da jaialdia. Hortik aitzinerako ekitaldietan ez da aldaketarik izanen.
Aurtengo hiru gonbidatuak Gipuzkoatik datoz: Allur Taldea (Ibarra), Korosti Taldea (Legazpi) eta Iztueta Taldea (Zaldibia) dira.

 

Berriak Interneten
Gure Txokoa Dan­tza Taldeak Interneterako saltoa ere eman du. Taldeari buruzko webgunea egitea da helburua, baina bitartean, blog-a paratu dute martxan. Dan­tza Taldearen ingu­ruko informazioa bildu eta hedatzeko sortu dute: guretxokoa­dantza.blog s­pot.com.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun