Anasaps-Dizdira elkarteak antolatuta “Estresa eta depresioa, XXI. Mendeko etsaiak” izeneko solasaldia eskainiko da Lesakan, Antoiu 27ko bigarren solairuko udalalaren erabilera anitzeko aretoan, arratsaldeko 18:00etan.
Memoriaren tailerra
Bertze alde batetik, Lesakako Memoria tailerrean izen emateko epea zabalik dago irailaren 24a bitarte. Tailerra urriaren 7tik abenduaren 23ra emanen da asteazkenero 16:00etatik 17:30era erretiratuen egoitzan. Izena emateko 661 345639 telefonora deitu behar da eta 10 euro ordaindu.