Lesakako Beti Gazte elkarteak antolatuta, bigarren mendi bizikleta ibilaldia eginen da igandean, irailaren 20an. Txirrindulariek bi ibilbide izanen dituzte aukeran. Luzeena, 42 kilometrokoa, Plaza Zaharrean abiatu eta Sastrin, Zumarrako bidegurutzea (hornidura gunea), Agiña, Gardelko Pagoeta, Alasta, Amargun, Baldrun, Alkaiaga, Berrotaran eta Otsangon barna pasatu ondotik, Plaza Zaharrean izanen du helmuga. Ibilbide laburrenak, 25 kilometrokoak ere, Plazan izanen du irteera eta helmuga, Sastrin, Zumarra, Ikatzuklo, Agiña, Gardelko Pagoeta, Alasta, Amargun eta Nabaztikan pasatu ondotik. Aipatzekoa da txirrindulari nagusiak herriko mendietan barna dabiltzanean, plazan ttikienentzako ginkana izanen dela.
Izen ematea 8:30etik 9:30era
Izen ematea goizeko 8:30etik 9:30era egiten ahal da plazan edo Beti Gazte elkartearen betigazte@betigazte.net helbide elektronikoan. Bazkideek 10 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 12 euro. Proba bukatzerakoan hameketakoa izanen da parte hartzaile guzientzat eta zenbait sari zozketatuko dira.