Seme-alaben irakurzaletasuna bultzatzeko hitzaldi zikloa eginen da Igantziko eskolan

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 16a

Lehenbizikoa ortzegun honetan eskainiko du Juan Carlos Alonsok

“Seme-alaben irakurzaletasuna nola bultzatu” izenburupean hitzaldi-zikloa antolatu dute Igantziko eskolak eta Guraso Elkarteak. Lehenbiziko solasaldia ortzegun honetan, irailaren 17an eskainiko du Juan Carlos Alonsok, 18:00etan eskolan. Ordu terdi inguruko solasaldia izanen da eta irauten duen bitartean haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko da. Heldu den asteko astearte eta ortzegunean, irailaren 22 eta 24an, ordutegi berean eskainiko ditu solasaldiak Juan Carlos Alonsok.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun