Isabel Akerretak, Igantziko eta Arantzako idazkariak, orain dela bi urte lanpostua utzi zuenetik, Mari Jose Larraiotzek bete du postu hau. Udan postua betetzeko deialdia luzatu zuten bi Herriko Etxeek. Deialdiaren epea iraila hasieran akautu zen eta sei lagunek eman zuten izena. Zerrenda argitaratu eta bertze zenbait betebeharren ondotik eginen dira idazkari berria aukeratzeko probak.