Angolarako janari-bilketa kanpaina egiten ari da Behar-Bidasoa erakundea

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 15a

Joan den urtean egin zuten bezala, Behar-Bi­da­soa Gobernuz Kan­po­ko Erakundeak (ONG delakoa) Ango­larako janari bilketaren kanpaina hasi berri du.  Joan den urtean bezala, aurten ere kanpainaren helburua 100 Tona janari biltzea da. Janari hori guzia ontzi handi batzuetan bidaliko da itsasontziz. Kanpaina honetan laguntzeko, ilarrak, lentejak, garbantzuak edo arroza eramaten ahal da Peile­ttikira, edo dirua ingresatu Nafarroako Kutxan edo Rural Kutxan Behar Bidasoak dituen kontuetan. Diru honekin esne hautsa erosiko da.
Iaz, janaria bildu bezala eraman zen Irunera, eta han egin zituzten paketeak, baina aurten hemen bertan eginen dira paketeak. Horretan ere lagundu nahi duenak Peilettikira joan beharko du. Janariaz gain, arro­pa eta oinetakoak, botikak, eskolako mate­riala eta bertzelako gaiak bidaliko dira. Kanpaina hau urriaren 2tik 6ra zabalduko da eta egun horietan agertu beharko da Peiletti-ki­ra janaria uztera eta paketeak egiten laguntzera. Material horiek guziak azaroan bidaliko dira Lobitoko (Ango­la) portura.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun