Irazoki-Berruet futbol Peña

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 15a

Herriko gazte talde batek Mattin Irazoki eta Iñaki Berruet futbolarien peña sortu nahi du. Irazoki lesakarra min hartua dago orain, baina Bi­ga­rren Mailako Eibar futbol taldeko jokalaria da. Iñaki Be­rruet,berriz, urte batzuetan Alavesen aritu ondotik, Villareal taldean ari da orain, Lehen Mailan. Sor­tzez Behobiakoa bada ere, ama Agortxe­be­rrikoa du eta neskalaguna ere lesakarra duenez, lagun aunitz ditu Berruetek herrian. Haizegoa ostatuan eman behar da izena, 1.000 pezeta utziz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun