Bi albinte lanposturako deialdia

Aitor AROTZENA 2009ko irailaren 15a

Herriko Etxeak albinte izateko bi lanposturako deialdia eginen du. Aitzineko deialdian, hautagaiek 35 urte baino guttiago izan behar zuten, baina oraingoan kendu egin da baldintza hori. Jose Luis Etxe­garai alkateak adierazi digunez, onartutako hautagaiek probak urte akabaila aldera eginen dituzte eta gero, urte erdi edo bederatzi hilabeteko ikastaroa egin beharko dute hautatuek. Beraz, urtebete pasatuko da oraindik albinteak karrikan ikusi baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun