Lesakako Herri Eskolak Udalaren laguntzaz antolatutako masaje ikastaroan izena emateko epea urriaren 18a arte zabalik dago. Horretarako Izarra okindegira joan behar da lehenbailehen (gehienez hamabi lagun onartuko dira) eta 4.000 pezeta ordaindu. Joan den urtean bezala, Txomin Irazoki beratarra izanen da irakaslea. Klaseak urriaren 23an hasiko dira eta astelehen eta ortzegunetan emanen dira, arratsaldeko 6,30etatik 8,30etara. Guzira bi orduko sei saio eginen dira.