4. Paleta goma txapelketa antolatu du Batzokik

Aitor AROTZENA 2009ko irailaren 15a

Urriaren akabailan, Batzoki elkarteak, Nafarroako Rural Kutxa eta Lesakako Udalaren laguntzaz antolatutako lehenengo mailako paleta-goma txapelketa hasiko da. Izena emateko epea urriaren 11n akautuko da eta bikote bakoitzak 4.000 pezeta ordaindu beharko du. Izena ematen duten 20 lehenbiziko bikoteek hartuko dute parte txapelketan.
Bortzna bikoteko lau talde sortuko dira eta talde bakoitzean ligaxka bat jokatuko da, hurrengo fasera nor pasatuko den erabakitzeko. Talde bakoitzeko lehenengo bi bikoteek bigarren fasea jokatuko dute. Final laurdenetik hasita, kanporaketa sistema erabiliko da. Par­ti­duak larunbat arratsaldetan eta igande goizetan jokatuko dira. Izena emateko edo azalpen gehiago eskatzeko Batzoki elkarteko telefonoetara, 948 627522 edo 646 244371 (Julian) edo bertzenaz frontoira deitu (948 627518, Begoña edo Kastro).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun