Bederatzigarren Argazki lehiaketa antolatu du Beti Gaztek

Aitor AROTZENA 2009ko irailaren 15a

Lanak azaroaren 15a baino lehen aurkeztu behar

Beti Gazte elkarteak be­deratzigarren aldiz plantatu du argazki le­hiaketa. Joan den urteko geldialdiaren ondotik, berriz ere gogoberrituak ekin diote lehiaketa honen antolaketari. Lanak azaroaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira Beti Gazte elkartearen egoitzan (Beheko Plaza, 9 - 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz. Argazkiak, txuri-beltzean nahiz koloretan aurkezten ahal dira, paperean egindakoak eta nahi diren neurrikoak baina beti 30 x 40 zentimetroko kartulina baten gainean paratuak. Egile bakoitzak hiru argazki aurkezten ahal ditu gehienez. Argaz­ki erakusketa berriz, azaroaren 19tik 26ra irekiko da egoitzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun