Irakurketa eta sorkuntza literario ikastaroa

Asier GOGORTZA 2009ko irailaren 15a

Irakurri nahiz idazten trebatu nahi duten herri­tarrek aukera polita dute urritik abendura eginen den ikastaroan izena emanez gero. Hori bai, urriaren 7a baino lehen mugitu beharko da apuntatzeko, 948 630 781 telefonora deituz edo Kultur Etxean agertuz. Ikastaroan parte hartzeko 10.000 pezeta ordaindu beharko da.
Partehartzaileak astero bi orduz bilduko dira mahaiaren inguruan Maripi Solbes eramaile­arekin. Lamixine Bera­ko Antzerki Taldeak antolatu du ikastaroa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun