Gai honen inguruan Berako auzo desberdinetako bizilagunen arrenkurak aditu ondotik (Agerra, Bortziriak, Dorrea, Burga, Iturlandeta…), alkateak bandoa ateri du arazoa moldatzen saiatzeko. Ageri denez, zakurrak mendira eraman beharrean auzoetako berdeguneetara eramaten dituzte kaka egitera zakurren jabeek. Hori dela eta, jabeek zakur hoien kakak biltzea eskatzen du alkateak bandoan