Behar-Bidasoa ONGa elikagaiak biltzeko kanpaina egiten ari da Beran, gero Afrikako Angola herrialdera igortzeko. Larunbata bitarte suhiltzaileen parkean egonen dira arratsaldeko 4etatik 7etara, ahalik eta laguntza gehien biltzeko. Lekariak eta esne-hautsa bildu nahi dira kanpaina honen bidez, bainan horrez gain diruz lagundu nahi dutenentzat bi kontu dituzte, BBVAn eta Euskadiko Kutxan.