Lesakako Gazte Egunari buruz

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 15a

Urtero bezala, aurten ere Lesakako Gazte Asanbladak Gazte Eguna antolatu du, hau ekainaren 10ean ospatu zelarik.
Aurten, betiko egitaraua jarraitu beharrean beste ukitu bat eman nahi izan zaio eta Herri Olinpiadak antolatu ditugu.
Urteroko kontzertua alde batera uztea erabaki genuen bi arrazoi nagusirengatik. Bata, LAGAren ekintzak kontzertua antolatzera bakarrik mugatzen ez direlako, eta bestea, herriko gazteak elkartuko lituzkeen ekintza bat antolatu nahi izan dugulako.
Bi helburuak bete ziren, eta nola bete: 100 gazte baino gehiago bildu ginen Iraingo frontoian, partehartze, elkartasun eta laguntasun giro ezinhobean.
Ezin ahaztu aurten ere Jose Luis Etxegarai, gure “bihotzeko” alkateak eskeinitako “laguntza”, izugarrizko saiakerak egin baitzituen 3000 biztanleko herri baten aurrekontutik dirua lortzeko, ekitaldi honi laguntza ematearren. Baina “gizajoak” ezin izan zuen pezetarik ere lortu, udalaren aurtengo diru guztia banatuta baitago.
Besterik gabe, aurten izan dugun arrakasta lekukotzat harturik, urte honetan zehar aurrera eramango ditugun ekintzetara gonbidatzen zaituztegu.

LAGA
(Lesakako Gazte Asanblada)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun