Leire, Maider eta Aintzane ageri zaizkigu argazkietan. Aitzineko batean aipatu bezala, hiru kuadrillakideak esperientzia berriak bizitu dituzte uda honetan. Leire Mitxelena eta Maider Etxague Perun Satipo hirian izan dira Kaipachainti GKE Gobernuz Kanpoko Erakundearekin bolondres gisa. Aintzane Pikabea, berriz, Maltan izan da diruz lagundutako ingeles ikastaro intentsibo bat egiten. Leire erizaintza ikasketak egiten ari da Logroñoko unibertsitatean. GKE bat bisitan izan zuten unibertsitatean eta Leirek klaseko bertze lagun batzuekin batera, egitasmo horretan izena eman zuen. Hala, Satipon adinekoen egoitzan eta ospitalean lanean jardun du ia hilabete batez. Maiderrek heziketa bereziko magisteritza bukatu zuen iaz Donostian. Leirek egitasmo horren berri eman, eta animatu egin zen. Ikasturtean murgilduak ziren Perun eta Maider haurrekin antzerki tailerrak egiten aritu da. Halere, lehenbiziko astean Satipoko kartzelan alfabetetze kanpaina batean lan egin zuen. Aintzanek hagitz bertzelako esperientzia izan du. Kimika ikasten ari da Donostian, baina ingelesa ikasteko asmoz, beka bat lortu eta Maltarako bidea hartu zuen. Familia batera joan eta goizez ingeles ikastaro intentsiboak egin zituen. Hirurek ere esperientzia gozagarriak, aberatsak eta probatu beharrekoak direla adierazi digute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!