Guztira 50 ikaslek eta 8 irakaslek ikasturte berria abiatu dute. Haur Hezkuntzako 21 ikasle, Lehen Hezkuntzako 23 eta DBHko sei lanean hasi dira. Ikasturte honetara bortz maixu berri ere batu dira. Jose Ramon Amoros, Ixabel Danboriena eta Juana Larraldez gain, Aintzane Iturria aranztarra, Ainhoa Mutuberria zubietarra, Joxe Mari Goia eta Lurdes Larzabal igantziarrak eta Jorge Soto lezoarra lantaldean daude.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!