Medikuaren etxeko pisua errentan ematearen aldeko 48 boto izan diraMedikuaren etxeko pisua errentan ematearen aldeko 48 boto izan dira

Nerea ALTZURI 2009ko irailaren 15a

Iritzi bilketa parte-hartzailea izan da



Abuztua gibelean gelditu bazaigu ere, eta etxez etxe udal informazioa eskura badugu ere, sekula ez da sobera zenbait informazio oroitaraztea. Medikuaren etxeari erabilpen bat eman nahian, iritzia emateko epe bat jarri zuen Udalak eta parte-hartze haundiarekin gehiengoak erretan ematearen aldeko iritzia eman du (48 boto); ezezko boto bat bildu da, eta bertze hiru erabilpen ere aipatu dira: landa-etxe bat, gaztetxea eta adineko jendearentzat egoitza.
Bertzalde, oroitu, he­rrian babes ofizialeko pisu bat erosteko interesa duen orok Herriko Etxean izena eman beharko duela aste honetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun