Irailaren 16tik 22ra Mugikortasun Astea ospatuko da. Asteazkenean, irailaren 16an, 18:00etan, “Lesaka mugitzen da, bizikletaz” hitzaldia eskainiko da mugikortasun jasangarriaren inguruko iniziatiben aurkezpena eta eztabaidarekin. Lesaka Nafarroako bizikleta-bideen sarean solasaldia eskainiko du Oraintxeko Eneko Astigarragak; erdigunea eta trenbidea lotuko dituen proiektuaren aurkezpena eginen da eta hirigintza iraunkorra Lesakan gaia landuko da. Herrian bizikleta erabiltzeko promozioaz ere ariko dira.
Irailaren 18an, ortziralean, “INGUMAK” taldearen eskutik, “Non zaude CO2?” antzezlana ikusgai izanen da 17:00etan konbentuan.
Irailaren 19an, larunbat goizean, Onin erreka eta Erdiko Errotako kanala garbituko dira. 18:00etan Patxi Vilak txirrindularitzaren inguruan gidaturiko dokumentala aurkeztuko da.
Irailaren 20an, igandean, Lesakako Mendi Bizikleta ibilaldiaren bigarren edizioa antolatu du Beti Gaztek. Bi ibilbide izanen dira aukeran, 42 eta 25 kilometrokoak. Izena ematea 8:30etik 9:30era egiten ahal da. Beti Gazteko bazkideek 10 euro ordaindu beharko dute eta gainerakoek 12 euro. Haurrentzako ginkana ere izanen da herrian.
Irailaren 22an, Alkaiagako Geltokitik Villanuevara ibilaldia eginen da trenbidetik, 16:30ean.