Udalaren azken batzarrean medikuaren etxearekin zer egin planteatu zen eta goiko pisuan bi etxebizitza egiten ahal direla erran du Jokin Pastor arkitektuak. Kontuan hartuz medikuaren etxea herriarena dela eta denek hartu genuela parte bere eraikuntzan, Herriko Etxeak herritar guziekin egon nahi du proiektuaren gorabeherak esplikatzeko. Datozen asteotan Udalak informazio bilera batera joateko deia zabalduko du.