Baserritarren Eguna eta Kultur Astea ekitaldiz gainezka heldu dira aurten ere

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 14a

Eskolako ikasleek prestatutako «Arantza ezagutzen» jokoa salduko da

Urtero bezala, Ekai­tza elkarteak antolatzen duen Baserritarren Egu­na azaroaren 1ean izanen da aurten. Bertan, na­hi duten herritarrek beraien baserriko produktuak, eskulanak eta bertzelakoak agertzeko postuak jartzen ahal dituzte, baina lehenagotik Herriko Etxean izena eman behar da. Eguer­dian, ordubiak aldera, bazkaria izanen da Ekaitza elkartean lehenagotik izena eman dutenentzat. Egun honetan, eskolako hirugarren zikloko haurrek egindako «Arantza ezagutzen» herriari buruzko Trivial jokoa salduko dute. DBHkoek, berriz, eurek egindako erlojuak eta gaztainak salduko dituzte.
Bertzalde, Kultura eta Euskara Batzordeak azaroaren 1etik aitzinera Aste Kulturala antolatuko dute.  Ortziralean, azaroaren 3an, arratsaldeko 2,30etatik aitzinera haurrendako eskulan tailerra izanen da eskolan. Gero, Guraso Elkarteak berendua pres­tatuko du. 6,30ak aldera, Kollins Klown taldearen antzerki emanaldia izanen da. Larun­batean, arratseko 8etan, Lesakako Mairu antzerki taldeak bere emanaldia eskainiko du. Arratseko 11etan, Labrit kantaria ariko da gorapean. Igande eguerdian, helduen arteko pilota desafioa jokatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun