Otxogorrienea Guraso Elkarteak, azken urteetako udazkenetan bezala, haurrendako ekitaldia prestatuko du aurten ere. Lesakako pilotalekuan, Takolo, Pirritx eta Porrotx pailazoen ikusikizuna izanen da azaroaren 5ean, arratsaldeko 5etatik aitzinera. Sarrera, 400 pezetatan salduko dira aitzinetik okindegian eta egunean berean, 500 pezetatan salduko dira. Udalak lagundu du ekitaldi hau antolatzen.