Etorkizun handiko txirrindularia

Asier GOGORTZA 2009ko irailaren 14a

Oraindik infantiletan aritzen bada ere, ikara­garriz­ko palmaresa du dago­e­neko 14 urteko beratar honek. 63 lasterketa irabazi ditu Josebak azken 5 urteetan, txirrindularen gainean konpetitzen hasi zenez geroztik, alegia. Aurten infantilekin lehiatzen zen bigarren eta azken urtea zuen (13-14 urte), eta guzira 13 karre­ra bereganatu ditu. Gaine­ra, 6 aldiz bigarren gelditu­ da eta 2 aldiz hirugarren.
Aipagarria da Iruñean egiten den Izarra Sarian  bera gailendu dela azken hiru urteetan, eta iaz Nafa­rroako Kirol Jokoak iraba­zi zituela.
Berekin batera, Joseba Errandonea eta Iñigo Ira­tzoki beratarrek osatzen dute Gure Txokoaren infantilen taldea, bainan heldu den urtean kadeteetara pasatu beharko dute. Zorte on hiruei eta segi bide horre­tan!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun