Filipinetako abesbatza

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 14a

Manila College Glee Clubeko Ateneoko korala Beran ariko da kantari heldu den azaroaren 1ean. Filipinetako besbatzarik zaharrena da, eta nazioarteko le­hiaketa garrantzitsuetan sari ugari lortu ditu, bertzeak bertze, Tourseko abesbatzen txapelketan 5 lehen sari eskuratu zituen sail desberdinetan.
Berako abesbatzak antolatu du saioa, Herri­ko Etxearen laguntzare­kin. Berako Kultur Etxe­an izanen da hitzordua, arratsaldeko 7etan

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun