Gure Txokoak irabazi du Jon Irazokiren XIV. Memorialean

TTIPI TTAPA 2009ko irailaren 15a



Joan den urtean bezala, aurten ere etxeko taldea izan da txapeldu­na. Abuztuaren 29an Jon Irazoki zenaren omenez jokatu zen memorialean Gure Txokoa izan zen nagusi. Matzada futbol-zelaiak hartu zuen txapelketaren XIV. edizioa eta eskualdeko talde nagusietako hiru aritu ziren: Doneztebe, Gure Txokoa eta Beti Gazte (Lesaka). Lehenbiziko partidan, Doneztebe eta Gure Txokoa aritu ziren. Markagailua husna zela akautu zuten partida, eta hortaz, penaltietan erabaki behar izan zuten azken emaitza. Azkenean, 5-4 nagusitu ziren beratarrak. Bigarren norgehiagokan Doneztebe eta Beti Gaztek jokatu zuten, eta honetan Lesakara joan zen garaipena, 0-2ko emaitzarekin. Hirugarren partidan, azkenik, Gure Txokoa eta Beti Gazte lehiatu ziren, eta etxe­ko taldea­rentzat izan zen garaipena, 2-0 irabazi baitzuten Berakoek. Hiru partidak jokatuta, Gure Txokoa izan da aurtengo txapelduna, Beti Gazte biga­rren gelditu da eta Doneztebe hirugarren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun