Gure Txokoa Dantza Taldeak antolatuta, Dantzari Ttiki Eguna eginen da irailaren 26an.
XV. edizioa izanen da aurtengoa, eta goiz goizetik hasiko dira ekitaldiak:
•10:30: Taldeei harrera egin eta banaketa auzoetan.
•11:00: Kalejira (ibilbidean gosaria emanen zaie)
•12.45: Iamotenean elkartuko dira talde guztiak eta elkarrekin Altzatera abiatuko dira. Han, talde guztiek Agintariena dantzatuko dute eta herrikoek talde bakoitzari Agurra eskaini ondotik, jaialdia hasiko da.
•13.30: Umeen banaketa etxeetan bazkaltzeko.
•17:00: Haurrentzako jokoak pilotalekuan.
•18:00: Denak etxera!
Eguraldi txarra eginez gero, harrera egin ondotik, Altzateko frontoira joanen dira haur guztiak eta han gosalduko dute eta 12.00etan han eginen da jaialdia. Hortik aitzinerako ekitaldietan ez da aldaketarik izanen.
Aurtengo hiru gonbidatuak Gipuzkoatik datoz: Allur Taldea (Ibarra), Korosti Taldea (Legazpi) eta Iztueta Taldea (Zaldibia) dira.