Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak baditu gurpildun aulkiak, ohatze artikulatuak, koltxoiak, grua eta gisa horretako material ortopedikoa, behar duten eri edo adintuei uzteko.
Azken urte hauetan aunitz izan dira Mankomunitatearen material hori eskatu eta erabili dutenak. Horregatik, idazki baten bidez, etxean erabili gabe dauden material hauek beraien esku uztea eskatu du Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak: «Zuen etxeetan horrelako materiala baldin baduzue eta ez baduzue erabiltzen, mesedez guri deitu 948 635036 telefonora eta guk bilduko dugu, gero behar duten eriek erabili ahal izateko».