Kultur Egunak 2000

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 11

Egun hauetan etxera ailegatu izanen zaizkizue denei aurtengo Kultur Egunen egitaraua. Lehendik aipatu badugu ere, asteazkenean,  Domisandu egu­nean, V. Ba­se­rritarren Egunarekin hasi da. Ortzilean, 2:30etan haurrentzako tallera izanen da Paper birtziklaketa gaiarekin. Gero, 6etan Kollins Clown taldearekin antzerkia eskolan. Larunbatean ere 8etan, antzerkia izanen dugu Lesakako Mairu taldearen eskutik, «Trizikloa» lana. Helduentzat aproposa den antzeslan hau, eskolako gimnasioan izanen da eta gaueko 11etan, Jon Bergare­tx­e­ren kantaldia izanen da gorapean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun