Orain dela berriki Arkaitza SA enpresak Eguzkialdea auzoan Bideberri eta Errota arteko bidea, brea kapa berria bota eta zabaldu zuen. Lanaren gastua bidali dio enpresak Herriko Etxeari: 3.338.086 pezeta BEZ barne kostatu da. Hori dela eta, plenoan, lana eta gastua onartu zen, eta gastuaren erdia udalak ordaintzea, eta bertze erdia auzotarrek pagatu beharko dute.