Baserrietako pistak moldatzeko finantziazio plana onartu berri da Herriko Etxean. Plan horren arabera, Nafarroako Gobernuak ematen ahal duen dirulaguntzaz gainerakoa, erdibana ordainduko da udala eta auzotarren artean. Kontribuzio berezia izanen da, hortaz, bideak moldatzeko.
Bertzalde, urriaren 20ko udal bilkuran auzoetako bideak moldatzeko proiektua ere onartu zen. Basartea SL enpresa arduratuko da horretaz. Honekin batera, obrak egin behar diren lurren eskuragarritasuna aitortzea eta Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuei buruzko Foru Legearen artikuluei jarraituz, obra esleitzeko espedientearen bidez prozedura ireki eta lehiaketa erabiltzea, horretarako baldintza plegua adostu zuten. Udalak obra hauek 4.598.484 pezetatan aterako ditu lehiaketara, BEZ barne. Honetatik 2.162.331 pezeta BEZ barne proiektuaren erredakzioa da.