Aurten ez omen dago kexarik atera diren onddoengatik. Hilabetea joan da ateratzen hasi zenetik eta ez dago bertze komentariorik, zenbaitzuk aspertu ere egin direla onddo biltzen.
Egia erran, ia egunero, goiz erdirako ikusten zen jendea menditik etortzen kapaxo edo boltsa politekin. Kalitate aldetik, berriz, onddo fresko eta ona bildu omen da, baina, horretan adituak direnek diotenez, ur dexenterekin. A zer gozamena afizioa duenarentzat!