Aste honetan zen hastekoa Baratzondo Jubilatu Elkarteak urtero tenore honetan antolatzen duen mus eta partxis txapelketa. Jakin ahal izan dugunez gainera, aurten aunitz izanen dira elkarrekin lehiatzera Baratzondoko egoitzara bilduko direnak, hamasei bikotek eman baitute izena musean eta hamabik partxisean. Ez dago batere gaizki. Larunbata edo besta bezperetako ilunabarretan jokatuko da musean eta besta egunetako arratsaldetan partxisean. Finalak eta txapelketaren inguruan egiten den bazkaria abenduaren hasieran izanen dira, baina badago oraindik hastia horren berri emateko.