Joan den uztailaren 14ko plenoan onartutakoaren arabera, enkantean atera zituen Herrikoetxeak Berrizaun inguruan dagoen Isasmendiko luberriaren azpia garbitzeko, ixteko eta plantatzeko lanak. Foresna-Zurgaiak egin zuen insignis pinua landatzeko proiektua eta eskaintza bakarra hartu zen Herrikoetxean, Pako Alzuri Bertizena, 3.413.755 pezetakoa. Heldu den urteko martxoaren 15eko egon beharko du akautua.