Herriko kazetaria sortu zeneko mendeurrena bete da aurten

Aitor AROTZENA 2009ko irailaren 11

Duela ehun urte, 1900.ean jaio zen Jose Lekaroz Goñi Lesakako kazetaria. Bere bizitzari eta lanari buruzko aipamen gutti baldin badaude ere, Gerra Zibilaren aitzineko urteetan euskal kazetaritzaren ordezkari bikaina izan zen Lekaroz. 22 urte zituela La Voz de Navarra egunkari jeltzalean hasi zen lanean eta zuzendari izatera ailegatu zen urte guttitan. Bi aldiz gartzelera eraman zuten, Primo de Rivera eta Fran­coren diktadurapean, hain zuzen. 1927ko abuztuan La Voz utzi eta Bilboko Euzkadi egunkarian hasi zen. 1930ean Donostiako El Día egunkarian hasi zen, hau ere EAJren ildokoa. Hila­be­te guttitan zuzendari egin zuten eta kargu horretan egon zen gerra piztu zen arte. Gerrak eta ondoko errepresioak ixilarazi zuten Lekaroz. Duela 36 urte, 1964ko azaroaren 2an hil zen eta Lesakako kanposantuan lurperatua dago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun