Irailean Enpresentzako Zerbitzu Zentro berri bat martxan paratu du Cederna Garalur elkarteak Alkaiagako industrialdean. Zentro hau, Sakana eta Zaraitzukoekin batera, Nafarroako Mendialdean antzeko ezaugarriak dituzten Zentroen Sarearen barnean dago. Zentro hauen bitartez, Cederna-Garalur erakundeak ekonomia eta enplegu sustapeneko zerbitzuak eskualde guztietara zabaltzen ditu.
Bidasoako enpresei bideratutako Zerbitzu zentro hau martxan paratuta, enpresak sortu eta hauen hazkundea sendotzeko eta prestakuntza, aholkularitza eta orientazio ekintzak garatzeko eta herritar guztien eskura baliabide materialak dituen zentroa eta pertsonal tekniko aditua paratzen da. Cederna-Garaluren asmoa zerbitzu hau Bortziriak, Malerreka, Bertizarana eta Baztango herritar guztiei ezagutzera ematea da. Honenbertzez, instalazioak ezagutzera eman eta hauez egin daitezkeen erabilpen aunitzen berri izateko, ateak denentzat irekita izan zituen Jardunaldia antolatu zuten joan den ortziralean, urriaren 27an. Alkaiaga industrialdeko Alasta karrikako 28. partzelan dagoen Zentroko lan-taldea planteatu ziren galdera eta proposamen guziei erantzuten izan zen goizeko 9etatik 1etara.