Kafe-antzerki zikloa eginen da azaroan herriko ostatuetan

Asier GOGORTZA 2009ko irailaren 11

Jendea ez da, nonbait, antzerki aretoetara nahi bezainbertze joaten, eta horreri buelta­ emateko modu bat da kafe-antzerkia. Izan ere, Berako Euskara Batzordeak antzerkia ostatu­etarat bertara ekarri nahi du ziklo honen bitartez. Hilabete honetan hiru talde ariko dira Errekalde, Pui eta Lixoia ostatuetan. Hasteko, azaroaren 12an Goizeko Izarra taldeak bere ikuskizuna eskainiko du Errekalden. Hilaren 19an Matxinek “Ni naiz neu” antzezlana taularatuko du Puin, eta Ander Lipus bizkaitarrak, azkenik, “Ardoaz” monologoa antzeztuko du azaroaren 26an Lixoian. Emanaldi guziak arratsaldeko 7etan izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun