Heldu diren 3 denboraldietan erregional eta nesken futbol taldeei dirulaguntza emanen diete Ibardingo zenbait kantinek. Akordioa benta guziekin sinatu ez bada ere, futbolarien kamisetetan “Ibardin” izena agertuko da bakarrik.
Ondoko hauek dira Gure Txokoarekin akordioa egin duten bentak: Bentaberri, Ari benta, Arrago Bide, Miguel Benta, Benta Peio, eta Biok. Sei hauetaz gain bertze bi enpresek ere emanen dute dirulaguntza: Martiko fabrikak eta Vinos Arzak hondarribitarrak. Gure Txokoaren kartel guzietan agertuko dira izen hauek.