Celestino Arangurenek irabazi zuen urriaren 29an Beran burututako Lizuniagako XIX. Igoera. Noaingo korrikalariak 16 minutu eta 54 segundu behar izan zituen ibilbidea burutzeko. 59 segundura Hendaiako Jean Paul Modet sartu zen. Ramuntxo Lamothe, aurtengoan Kontrabandisten Lasterketa eta Agerrako Herri Krosa irabaziak zituen saratarrak lortu zuen hirugarren postua, 17 minutu eta 58 segundurekin.
Emakumeei dagokienez, Maika Ariztegi ittundarra izan zen azkarrena, 21 minutu terditan akitu baitzuen lasterketa. Bere ondotik Marisol Martinez beratarra (22’03”), Ainhoa Irazoki beratarra, (27’ 34”), Adela Arlegi lesakarra eta Belen Guerra igantziarra sartu ziren.
Beteranoetan Batista Telletxea beratarra izan zen onena (19’11”), Manolo Otero doneztebarraren eta Ricardo Toro irundarraren aitzinetik.
Juniorren artean Mikel Jaurena beratarra izan zen azkarrena (23’09”).