Igantziko Abesbatzak antolatuta musika kontzertua izanen dugu larunbat honetan, azaroak 18, Baratzondoko egoitzan. Urtero eman nahi izaten du herriko abesbatzak kanpoko talderen bat entzuteko aukera, eta aurtengoan hagitz musika berezia egiten duen talde gasteiztarra izanen dugu entzungai, iaz Giltzarri Abesbatza gaztea eta orain bi urte Odeiertz talde tolosar zoragarria izan genituen bezalaxe. Ea jendea animatzen den, segituan etorriko diren Kultur Egunen giroa berotzen hasteko.