Nafarroako Ibilbide Luzeko Bidexkak (GR) hobetzeko eta moldatzeko planaren barnean sartuko da Zirizatik Aiako Harria bitarte doan bidea (GR-11). Nafarroako Gobernuko Ingurugiro Departamenduak eta Kirol eta Gaztediaren Institutuak prestatutako proiektuan, kultura eta historia aldetik interes gehien duten bidexkak moldatuko dira lehenik, eta horien artean dago 181 kilometro eta 10 etapa egin ondotik Aiako Harrian akautzen dena. Lanaren aurrekontua 25 milioi pezetakoa da eta 2001. urteko abenduaren 31 baino lehen akautu beharko da. Bertzeak bertze, ibilbideak aztertu eta egin beharreko moldaketen diseinua, GPSan oinarritutako kartografia argitaratzea eta panelak eta informazio seinaleak egitea sartzen da lan hauen barnean