Lurraren Eguneko Sagardo eta Gasna lehiaketako sariak Alkaiagara joan ziren

Asier GOGORTZA 2009ko irailaren 10a

Bortzirietako XIII. Gasna Lehiaketan Iñaki Pikabea alkaigarrarena izan zen 11 gasnaren artean hoberena, eta bigarren tokian Gorostipala baserriko Esteban Errandonearen gasna jarri zuen epaimahaiak. Hirugarren tokian, berriz, Joantzeneko Bordako Periko Telletxea eta Garmendiko Bordako Sokorro Almandozen artean berdinketa izan zen eta saria erdibana egitea erabaki zuten epaileek.
Bertzetik, Alkaiagako Soroa baserriko sagardoak eraman du aurten sagardo lehiaketako lehen saria, eta bigarrena, berriz, iazko irabazleak, Txanburne baserrikoak, alegia . Denetara 18 botila desberdin aurkeztu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun