Herriko Etxeko Batzar Aretoan jarriko den erretaula erraldoi bat egitea izanen da Iosu Goiak antolatu eta zuzenduko duen ikastaro honen helburu nagusia. Egurrezko erretaula horrek 6 metro zabal eta 2 metro luze izanen du, barnean Berako armarria eta bertze zenbait apaindura izanen ditu, erliebe ttikian tailatuak. Horrez gain, bakoitzak bere aldetik nahi duen eskulturak egiteko astia ere izanen du.
Azaroaren 18a baino lehen eman beharko da izena Herriko Etxeko bulegoetan. Apuntatzeko 5.000 pezetako matrikula ordaindu beharko du gastu orokorrak estaltzeko: lijak, zerrak, taladroak… Gainerako lan-tresnak norberak eraman beharko ditu.
Ikastaroa hasi aitzinetik bilkura bat eginen da egunak eta ordutegia zehazteko, bainan aitzinetik jakina da larunbat edo igandeetan izanen dela.