Baranda berriak diseinatzeko lehiaketa antolatu du Udalak

Asier GOGORTZA 2009ko irailaren 10a

Azaroaren 17an akautuko da proposamenak aurkezteko epea

Lehiaketa baten bidez aukeratuko da herri­an barna (erreka bazterretan, Eztegara pasealekuan eta bertze tokietan) dauden baranden diseinu berria. Pro­posa­menak azaroaren 17a baino lehenago aurkeztu beharko dira herri­ko Etxeko idazkari­tzan, beti ere eguerdiko 13ak baino lehen. Udalba­tzak dagoe­neko onartu du nork osatuko duen epaimahaia, tartean arte­ eta diseinuan adituak, Uda­leko ordezkariak, eta kulturako arduraduna egonen dira. Di­seinu­rik egokiena aurkezten duenarentzat 200.000 ptako saria izanen da.
Kontuan hartu behar­ko da burni fundituan eginen dela baranda, eta antolatzaileek ahalik eta pisu guttien izatea balo­ratuko dute edertasunarekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun