Urtero bezala, udako etenaldiaren ondoren, Berako Udalak bultzatutako eta Askagintzak kudeatutako prebentziorako herri kontseilua martxan jarriko da.
Prebentzio kontseilua “Komunitatean drogen mendekotasunei aurrea hartzeko Bera herri plana”ren baitan aurkitzen da, eta gai honekin interesaturik dauden pertsonek osatzen dute. Horrela, bertan aurkitu daitezken eremuak ugariak dira (hezkuntza, gazteak, kirola, familia, elkarteak, udaletxea…). Bere helburua, herri partaidetzaren bitartez, osasunerako heziketan eta droga-mendekotasunen prebentzioan jardutea da.
Honegatik guztiagatik, hurrengo prebentzio kontseiluan parte hartzera gonbidapena egin dute Berako Udaletik eta Askagintzatik. Bilera hau, irailaren 15ean, asteartea, arratsaldeko 19:00tan eginen da, Herriko Etxeko areto nagusian.