Eskulan ikastaroa

ttipi-ttapa 2009ko irailaren 10a

Urtero negu partean egiten den eskulan ikastaroa jadanik martxan dago herrian. Ikastaro hau urritik martxora arte luzatuko da eta oraindik bada denbora bertan apuntatzeko. Irakas­lea, bertze urteetan bezala, Mari Puy Urtasun izanen da eta Club 10, Megaplan edo Urrezko Adina elkarteko bazkideek 500 pezetako laguntza izanen dute. Ikastaro hau egin nahi duenak 948 635179 edo 635013 telefonora deitu beharko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun