Baratzondora hurbildu zen jendea eta bertan entzundako txaloak kontutan hartuta, Igantziko Abesbatzak antolatutako ekitaldiak arrakasta izan zuela erran behar da nahitanahiez. “I Napolitani” eta “Manhattan Quartet” taldeek ordubeteko saioa eskeini zuten, kantuz eta umorez betetako ordua. Ondotik, ohiturari jarraituz, Biltokin bildu ziren afaltzera herritar eta kanpotarrak. Argazkian “Manhattan Quartet” laukotea.