Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzari eskatu dio Udalak. Hori dela eta kontzentrazioa deitu zuen udalbatza baino lehen herriko ezker abertzaleak, «Ikurriña bai, espainola ez» lemapean. Plenoak bandera eskatzea onartu zuen, EAJ-EAko zinegotzien aldeko botuekin eta EHren aurkakoarekin.