Herriko ura edateko ona da

Aitor AROTZENA 2009ko irailaren 10a

Nafarroako Gober­nutik igorritako txosten batean herriko ura edateko txarra zela ageri zela eta EHk egindako galderari erantzun zion azkeneko batzarrean alkateak. Bere  erranetan, «funtzionarioak ordenadorea tekleatzerakoan izandako deskuido batek eman zuen emaitza hori. Gainera, eus­ka­raz egindako itzulpe­ne­an ere bada bertze akats bat». Txostena osoa irakurrita, «egun bakar batean ere ez dela edateko ur txarrik izan ikusten da», zioen alkateak, «beraz ez da neurririk hartu behar». EHko zi­ne­gotziak galderarekin ez zuela inor mindu nahi eta ura ona izateaz pozten zela erran zuen, «bai­­na txostenean txarra zela agertzen zenez, normala da gure kezka azaltzea».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun